Gu Valentziara begira

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Arroiabe 2014ko aza. 19a, 00:00

Esaten euen millaka kamioi kenduko zittuela errepidietatik. Hori izen zan lelengo guzurra.

AHTk hasierako plangintzan 194 kilometroko luzeria euken Euskal Autonomia Erkideguan, baiña Parisek esan dau 2032ra arte ez dauela Lapurdiko zatixa planteau be egingo, eta Madrillek Gasteiz eta Burgos ez dittula lotuko diño. 6.000 milloi euroko kostua aurreikusi zan, baiña Espaiñako Gobiernuak 2011n ordaintziari laga eta hiru urtetan Jaurlaritzari ixa 873 milloi euro zor eutzen.

2014an Jaurlaritzak beste 350 milloi aurreratu dittu eta onartu dau ez dakixela zenbateko kostua eukiko dauen AHTk. Honek eragiñik badauko gugan? 

Patxi Lopezek 2010eko maietzian funtzionarixo danei soldatian %2xa jeitsi eutzen egunien bertan aurreztutako diruaren antzeko aurrekontua euken 5 kilometroko tramua ordainddu euen. Urkulluk 2014rako laguntza sozialetarako aurreikusitako 17,3 milloiak iraillien agortu ziela esan dusku, gehixau ez eskatzeko. 

ETB ixilik, Diario Vasco hondakin artien zikindduta, eta gu ustelkerixa kontuetan Valentziara begira…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak