Gure Euskal Telebista

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Arroiabe 2014ko mar. 27a, 12:00
Nahid, Karen, Cynthia, Jessica, Dennis, Mariem, Valeria, Abderraman, Jalifa.

Gasteizen dauzkadan 15 urteko ikasliak die. Gaur Natur Zientzien azterketia egin dotziet, euskeraz. Bai, euskeraz. Danak euskaldunak die. Ez dauke euskerazko aisialdirik, ordia, ez daue euskeraz musikarik entzuten eta euskerazko telebistan be ez dauke gustoko programarik. Murgilketa linguistikua hankamotz geratuko da.

Tribuaren berbak saiuan Bergaran egindako ikerketia azaldu zauen Kikek. Bertan, gaztiek hainbat esparrutan daukien euskerian erabileria aztertu zan; etxian, kalian, sare sozialetan... Portzentai txikixena telebistaren atalian zauen.

Normala pentsetan jat. Zer ikusi behar daue ba euskeraz? Doraemon? Goenkale? Bai zera! Zer eskeintzen dotze orduan ETBk gaztiei, Kontrako eztarria? Irrikitown? Erreferente bihurtu gure dozkuen Tolosaldeko Morancos umore hori?

2008ko urrian ETB 3 kate barrixa hola aurkeztu zan: "Erabat euskaraz izango da eta edukiak gehienbat kulturalak eta musikalak izango dira, arratsaldeetan haurrentzako saioak eta gauez gazteei bideratutakoak". Ba programa mutuak (kamera izkutua) ordezkatu dittu hasierako asmuak. Dirurik ez ei dau... dana trenak eruen dau.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak