Maria Agirre: "Elkarriren aletxoak"

Erabiltzailearen aurpegia Maria Agirre 2011ko api. 29a, 02:00

Akordatzen naiz kanpineko mahaiak hartu eta elkarrizketa eta akordioaren aldeko sinadurak eskatzera...

... kalera ateratzen ginen garai hartaz.

Oker ez banago, 1994. urtea zen. Sinadura kanpaina handi batean murgilduta zebilen Elkarri taldea. Gogoan dut elkarrizketa hitza gutxi entzuten zela orduan politikarien ahotik, eta sinadura eskatzerakoan, kontzeptu horren azalpena eskatzen zuen jendeak. "Guk nahi duguna da alderdi guztiak batu, hitz egin eta akordio bat lor dezatela", labur eta sakontasun handirik gabe ematen genituen azalpenak. 

Joan den astean, Donostian, Bertie Ahern Irlandako lehen ministro ohiak hitzaldia egin zuen Irlandako bake prozesuaz. Amaieran egindako adierazpenetan, entzutera joan ziren alderdi abertzaleetako politikari guztiek esan zuten elkarrizketa dela bidea. Segituan, kanpineko mahaiekin akordatu nintzen. Batzuetan gogo gutxirekin, beste batzuetan erdi lotsatuta kalera ateratzen ginen garai hura.

Sinadurak batu genituen, baina aurpegi txarrak ere makina bat ikusi. Ondo pasa genuen, eta, beharbada, zerbaiterako balio izan du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak