Zatoz jaietara

Oñatiarrok ondorengo hitz aspertua ezaguna dugu. Nongoa zara? Oñatikoa. Oñatikoa!!! Oñatin urte osoan zaudete jaietan!!

Eta ez da gezurra! Maiatzean hasi eta Errosaixo jaixak pasa bitartean, ia astebukaero, auzo, kale edo herriko talde batek antolatutako jaia izaten dugu. Azkenak, Errekaldekoak.

Adin guztietako jendea dago jai batzordetan sartua. Urte askotako esperientzia dutenak, hasi berriak direnak... Guztiek badute helburu amankomun bat: jai batzuk antolatzeak dakarren lanaren ondoren, ondo pasatu eta herritar eta ingurukoak jaietan parte hartu dezaten gonbidapena luzatzea. Hor dago koxka!!!  Jai batzuk antolatzeak kostu ikaragarria dauka. Diru iturriak badira baina ez da nahikoa hartzen diren konpromiso guztiei aurre egiteko. Gainera, badaude faktore batzuk inoren esku ez eta berebiziko eragina dutenak, eguraldia esaterako. Puntu honetan da garratzitsu norbanakoaren parte-hartzea. Joan gaitetzen jaia antolatu den lekura, kontsumitu dezagun bertan… Jai batzordekoek eskertuko digute eta datorren urtean ere jaiak antolatuko direla ziurtatuko dugu. Ondorengoak Araotzeko Trinidade jaiak ote? Olarakoak ere ez dira urruti; egitarau honez gero ikusgai sare sozialetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak