"Segapotoaren menpe"

Ikaragarria da egun segapoto, mobil edo dena delako aparatu horri daukagun dependentzia.

Asko gara lotura hori onartu nahi ez dugunok baina zuetako nor ez da etxera bueltatu mugikorra ahaztu duelako?

Ni ez naiz batere trebea tresna hauekin baina aurrekoan lagun batek harritu ninduen. Etxeko zein logelatan entzun nahi duen musika eta bolumena kontrola zezakeen mugikorrarekin. Sorginkeria galanta, nire amonak esango lukeen bezala. Argi dagoena da gaur egungo mugikor adimendunek aplikazio ugari dituztela. Normaltzak jotzen dugu kreditu txartelarekin ordaindu beharrean, horretarako mugikorra erabiltzea, kutxazain automatikoetatik dirua ateratzeko mugikorra erabiltzea edota hegazkineko boarding pass-a mugikorrean izatea.

Ezin aipatu gabe utzi, WhatsAppa. SMS mezua lekurik gabe utzi duena. Ba al dakizu WhatsApparen erruz, edo berari esker, 28 milioi bikote banandu direla? Nik ez ditut ezagutzen. Bai ordea, mahaiaren bueltan jarri eta denbora luzez elkarri hitz egin gabe egon den lagun koadrilarik. Elkarri WhatsApp mezuak bidaltzen ariko ote ziren? 

Etxean, kalean, lanean… etengabe dabilkigu WhatsAppa. SMSarekin egin duen modura, posta elektronikoa ere bere azken egunak bizitzen ariko al da?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak