Gauza bat

Erabiltzailearen aurpegia Martin Antxia Abasolo 2023ko ira. 9a, 11:22

Johann Hari-ren El valor de la atención liburuan, ideia interesgarri askoren artean, bat askotan etortzen zait burura. Gizarte kontsumista azeleratu honetan, denbora ongi kudeatzeko gauza asko batera egitera animatzen gaituzte, eta horretarako erremintak ematen dizkigute. Efikaz sentitzen gara.

Hari-k dio, multitarea hitza, prozesagailu bat baino gehiagoko ordenagailuen sorreran jaio zela. Eta gu, burmuin bakarrarekin, oso txarrak gara bi gauza batera egiten.

Beraz, erritmoa segitzeko, lan aldaketa azkarrak egitea da gure aukera bakarra. Lan bat egin minutu batez, utzi; beste bati ekin, utzi; aurrekora itzuli edo hirugarren bat hasi. Eta hau, behin eta berriz, buklean, eta hiperabiaduran. Nekagarria oso. Eta antsietatea atetik sartzen ikusi orduko, leihotik opor bila salto egiten dugu. Hondartzan, bi orduz liburu bat irensten dugunean edo eguzkia sartu arteko elkarrizketak ditugunean, agian buruari dakien bezala funtzionatzen uzten ari gara. Gauza bakarra egiten. Astoari lasterketarako zaldia ez dela belarrira esaten. Ea bueltan oroitzen naizen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak