"Homo kooperator' berriak"

Kooperatibismoa entzuterakoan, hauxe agertzen da ene buru barnean...

... norbera eraikitzen, bat izateko komunitate eraginkor batean. 

Elkartasun mailaren bidez, herri bat izateko, maitasun platonikoarekin (jakintasunaren aurrean), antzinako adituen eremuak kontuan hartzen, eta, nola ez, Arizmendiarrieta jauna oroimenera ekartzen. 

Hark burua altxatuz gero, zelako disgustua gaurko panoramarekin. 

Fagorrek pikutara joateko bidea hasita dauka. 

Non bilatu argitasun izpiak? Nondik hasi berriro kooperatibismoaren arima berreskuratzeko gogoak?

Akaso, zortzi orduko lanaldia familia batendako nahikoa bada, zergatik ez erdibanatu lanaldi bera soldatarekin batera (bi familiok jateko, lehenengo beharrak asetzeko). 

Horrela beteko genuke: lanaren orduak, umeen hutsuneak eta, agian, baratze edo norberaren beharrak, bizitza honetan ez aberatsa izateko, baina bai zoriontsuagoak.

Dena den, apustu berriak landu beharko genituzke, adibidez:

Labadora energetiko bat, ez du danbor zirkularrik (erreboluzioak minutuko oso handiak direlako); murrizteko bai kostua, bai desgastea, beharko genuke danbor hexagonal bat. 

Produktu berri bat merkatuan, krisi garaietarako aproposa eta A+ baino hobea. 

Birziklatu beharko genituzke ideiak, nola aldatu frigorifikoen erabilera: baul bihurtzen; edo armairu, bai arropa, bai oinetakoak sailkatzeko. 

Imajinatu!

Agian, geure demografia kontuan hartuta, egin dezakegu purea emateko tresna berri bat geure komunitatean disfagia arazoak dauzkaten pertsonentzat. 

Bizi kalitatea hobetzeko, bai zaintzailerentzat, bai beharra dutenentzat. 

Eta gehiago…

Ez dakit naizen pertsona aproposena homo kooperator izateko, Rafael Kristobalek esaten zuen bezala Tu lankide aldizkarian, Gurasoak gaur atalean, hain zuzen. 

Hala ere, nire aletxoa hara doa. 

Nire alabak behar duen munduan kooperazioa oso funtsezkoa delako; eta guk sortzen ez badugu, zeintzuk izango ote dira sortzaileak?... Homo kooperator berriak.

---------------------

Marisol Andrade

Eskoriatza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak