"Herriko muina Herriko Plazan"

Lau egunean zehar geure aitzakia nagusia: garagardo festa.

Mila izar zaharren egoitzan, haiek eman ziguten indarra egun batean, eta hurrengoan. Hamaika bat pertsona, ilusioarekin, elkartasunaren aurrean.

Karpa baten azpian, ondoan… jotzen ziren doinuek izarrei emateko argia, izarrek jarraitzeko distira.

Berriro hitz magikoak agertu ziren geure herrian: galanta, xarmanta, hunkigarria, guk geuk eginda. Berriro ere esan behar: zelakoa den geure herria!

"Itzelak" alde batetik heltzen zen, "somos la ostia" beste aldetik entzun behar. Biak oso baliagarriak aldi berean. Zeren herriko muina Herriko Plazan agertu zen-eta.

Eskoriatzarrak batzen garenean, argi gelditzen da: gauzak aurrera ateratzeko gaitasuna daukagula.

Hori dela eta, zorionak, eskoriatzarroi eta hurbildutako guztioi; merezita daukagu, ezta!

--------------------

Marisol Andrade

Eskoriatza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak