Bi zerrenda

Behin baino gehiagotan adierazi izan dut zerrendekiko dudan debozioa. Ez dakit zeri buruz idatzi. Ideia bat hartu eta garatzeko gogorik ez dut aurkitu inon, gaur. Ukatuak izan zaizkigun plazer txikien zerrenda bat doa, gratuitoki, hemen.

Inguruko haurrek zortzi ontza txokolate jan bitartean zu golden sagarra ezin bukatuta zenbiltzan, nutrizioaren izenean –dietista bera ere jango zenuke parkean agertu izan balitz–; eta zenbait desgraziatu kalean iraintzea ekidin, indar guztiekin erreprimitu, zibismoaren izenean –dietista bera, barne–; kaferik ez edateko, gaueko loa sakona izan dadin; zergatik suposatzen dute lo egin nahi dudala? Gauez sortzearen plazera ere kendu didate, klaseko asistentziaren izenean; galtzerdiak jantzita txortan egitea, erotismoaren izenean; eta galtzerdiak erantzi dizkizun hori iraintzea ekidin, txortaldia ez etetearren; txokolatea jaten duzu ostean –zortzi ontza–, medikuak erretzeari uzteko gomendatu dizulako, osasunaren izenean.

Konturatu orduko, beste zerrenda baterako dokumentua zabaldu dut. Plazer-ukatzaile-desgraziatuak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak