Miguel Nogueraren Ultraviolencia liburua bahitzearren isuna jarri didate unibertsitatean. "Etekina atera beharko", pentsatu nuen. Orain datorrena bere testu baten moldaketa da. Caspa, euskaraz Zahia.

Bikote gazte batek beste bat gonbidatu du etxera. Moderno samarrak direnez, sukaldeko mahai perfektuki karratuan hule beltza jarri dute. Ez da matea, baina distiratsuegia ere ez. Bestearen zahia antzemateko modelo aproposena. Zuria seinalatzen duen beltz zehatz hori. Kaktus bat dago erdian, ez dute ureztatzearen ardura hartu nahi. Tentsioaren gorenean, gonbidatuak ezin du presioa jasan. Ezkerreko eskuaz bultzatzen du zahia eskumakora, ogi papurren antzera. Etxetik irten da eta kaletik doa eskua estututa.

Ez du atari ondoko paperontzira bota. Agian, zahiak eragiten dion lotsak hondakin goren bezala ulertzera eraman du. Organikoaren edukiontzi handi baten bila dabil eta ez da konturatu Bilbon ez dagoela halakorik. Agian onena kaktusari botatzea zela otutzen zaio, Gabonetan eskertuko luketela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak