Nire txikiak

Harkaitz Canoren poesia luuuze baten zati bat: "(...) Bizitzako gauza txiki hauengatik ez balitz... Zer? Ostia! bukatu esaldia". Nik nire txikiak zerrendatu ditut:

Autobusean mailu ondoko eserlekuan jartzen naiz, okupatuta egon denean lekua aldatzeko eskatu izan dut. Liburu berri bat hartzean azken esaldia irakurtzen dut. Pertsona bat haserretzen badabil lasai esaten dut, begietan sua nola pizten zaion ikusteagatik. 

Hitz jokoak asmatzen ditut konbultsiboki eta filtro nahiko eskas bat pasatzen dutenak bakarrik esaten ditut ozenean      –pentsatu esaten ez ditudanen kalitatean–. Egurrezko zotzak sudurzuloan sartzen ditut, uste dut masturbazio publiko onartura gehien hurbiltzen dena dela. Ajdsnhsofjk zanpatzen ditut teklak, egunen batean hitz bat agertuko den zain. Dutxan txiza egiten dut beti, neguan bereziki.

Eta otutzen zait maniek plazer minimo bat eragiten badute, bizio bihurtzen direla. Ostia! Eta oraindik ere esaldia ezin bukatuta, maniatika eta biziosa...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak