Arg(hiz)kiak

Ez ditut txikitako argazki asko; ez, behintzat, gaur egun jaiotako haur batek dituen herenak ere.

Baina guztiak dira momentu bereziekin lotutakoak: urtebetetzeak, Gabonak, oporrak, gelakideak... Orain gutxi arte, momentu puntualetan bakarrik egiten ziren argazkiak edo egiten zizkiguten argazkiak.

Argazki kamera analogikoarekin ateratako argazkiak gurasoen etxetik jaso eta digitalizatu egin ditut orain gutxi. Argazkiok ikusten eta txukuntzen nituen bitartean, haurtzarotik gaur arteko bidaia egiteko aukera izan dut. Garaiko moda, etxe motak, familiak nolakoak ziren gogoratu dut. Finean, garaiko bizimodua eta tokian tokiko kontuak gogora ekartzeko informazio iturri garrantzitsua dela konturatu naiz. 

Argazkiek bertan agertzen diren gauzei buruz hitz egin ez ezik, irudietan jaso nahi izan diren emozioak ere azaltzen dituzte, horrela, garunean lozorroan zeuden beste hainbat kontu ere gogora etorri zaizkit.

Txikitako erretratuekin izan dudan bidaia honi esker, konturatu naiz badudala beste arrazoi bat argazkilaritza gustuko izateko. Beraz, argazkiak egin eta gordetzen jarraituko dut eta txinatarrek sortu zuten esaldi batek dioen bezala, irudi batek mila hitz baino gehiago balio duela erakusteko aukera izango dut.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak