Bazen behin, orain dela denbora asko, erresuma jakin batean, errege bat.

Egun batean, bere erreinuko gizon bat aurkeztu zitzaion xake deituriko joko batekin. Arauak azaldu eta xake-taula bat pieza guztiekin oparitu ostean, erregea guztiz liluraturik geratu zen xake jolasarekin. Horregatik, gizonari, ordainetan, nahi zuena eskatzeko aukera eman zion. Gizonak, hausnarketa sakona egin ostean, xake-taulako lauki guztiak gari alez betetzeko eskatu zion erregeari, baina modu jakin batean. Lehenengo laukian gari ale bakarra jarriko zuen, bigarrenean lehenengoaren bikoitza, hirugarrenean bigarrenaren bikoitza... eta horrela, aurreko laukiko ale kopurua bikoiztuz, iritsiko zen xake-taulak dituen 64 laukitxo betetzera.

Erregeak, ezin sinetsi eta huskeria bat eskatu izan balio bezala, gizonak eskatutako gari ale kopurua biltzeko agindua eman zuen, ez baitzen konturatu ezinezkoa zela kantitate hori lortzea.

Gaur egun ere, erraz nahasten eta galtzen gara horrelako eragiketa matematikoetan, inoiz ordaindu ezingo ditugun zorren menpe eraikitzen baitugu geure gizartea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak