Denbora zirkulu lau batean oinarritzen da; izan ere, behin eta berriz gertaera berdinak errepikatzen dira.

Mundu honetan ez da ezer erabakitzen.

Denbora zirkulu lau bat da, egin dugun guztia eta egingo duguna behin eta berriz errepikatuko baita.

Egia da guk denbora linealki aurrerantz doala sentitzen dugula.

Edozelan ere, geure burua gure espazio denboratik kanpo ateratzea lortuko bagenu, denbora zirkulu lau bat dela konturatuko ginateke eta kotxe zirkuitu batean bezala bueltaka eta bueltaka ibiltzen garela ohartuko ginateke, zeharo harrapatuta.

Horregatik, ezer ez da aldatzen.

Eta, hain zuzen ere, esandako horren guztiorren azken froga nabarmenena aurreko domekan izan ziren Andaluziako hauteskundeetan daukagu.

Argi dago-eta gizakiok, gizarte bezala, ez dugula iraganeko ondorioetatik ezer ikasten.

Alegia, historia beti bilakatzen baita berdin eta berriz ere zirkulu baten poderioz bueltatzen baikara arrisku eta zulo berdinetara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak