Beste behin, hedabideetan

Beste behin, hedabideetan da eutanasiaren auzia. Beste behin.

Oraingoan, Baionako sendagile Bonnemaison da albiste, eta auziak bide luzea egin du epaitegietan. Nola ez, kalean ere egin dugu prozesu paraleloa. Baina ez dio inork zezenari adarretatik helduko, eta isilduko da gaia besteren batean besteren batzuk albiste izan arte.

Dudarik ez, korapilatsua da gaia.Min asko gurutzatzen dira, eta barru-barrukoak, gainera: azkenetan dagoen gaixoaren mina, egoera latz hori bizi behar duen senitartekoaren mina, azken urratsa egin behar duen sendagilearen mina...

Bada nahikoa argumentu, nire ustez, behingoz eztabaida serio bat egiteko. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak