Goizeko 6etan ez!

Erabiltzailearen aurpegia Larraitz Vazquez 2015ko mar. 15a, 00:00

Musakolan dagoen Legarra plazako bizilagun bat naiz.

Auzo horretan bizi garenok egoera jasangaitza sufritzen ari gara: egunero goizeko 6etan etxe aurretik kaleak garbitzen dituen ibilgailu bat pasatzen da, izugarrizko zarata atereaz.

Horrela ezin gara bizi! Etxeko guztiak esnatzen gaitu, 2 urteko alaba beldurrez esnatzen da. Bada denbora bat Udalaren webgunean kexa bat idatzi nuela, eta berdin jarraitzen dugu. Zer egin behar dugu honek horrela jarraitu ez dezan?

Nahikoa da, goizeko seiak lo egiteko ordua da!

----------

Larraitz Vazquez

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak