Urtarrileko hitzorduak

Urte berri on. Pasa dira Gabonak, oparotasuna eta relaxa malenkoniarekin eta alaitasun neurrigabearekin tartekatzen diren egunak.

Baina urtarrilak zoritxarrez linbotik jaitsiarazi eta errealitatearekin aurrez aurre jartzen gaitu beti, eta ezin da aurrean dugun urte guztia erantzukizunik hartu gabe linboan jarraitu. Izan ere, urte hasieran ETAk ekintza armaturik ez egin arren, ezker abertzaleak bide demokratikoen aldeko erabaki irmoa hartu arren, 735 euskal herritar espetxean eta ehunka deserrian daudela eta batzuentzat normaltasun politikorik ez dagoela gogorarazi digu iragan larunbatean buruturiko manifestazio erraldoiak.

Espainiar eta Frantziar estatuetako kartzeletako lokutorioetan ez zen euskararik entzungo oraingoan, grabagailu eta mikroek ohi baino lan gutxiago izateagatik harridura erakutsiko zuten, urdinekoen mendeku goseak astebetez atzeratua beharko zuen izan. Boceguillasen hamaiketakorik ez. TGVan Eiffel dorrea edo Mickey Mousen argazkiekin itzuli nahi duten turistak soilik. Beti behar lukeen lez. Guztia Egin dezagun urratsa. Eskubide guztiekin Euskal Presoak Euskal Herrira-ren lemapean Bilboko kaleak jendez lepo betetzeko.

Hil honek badu bigarren zita garrantzitsu bat ere: urtarrilaren 27rako euskal sindikatuen gehiengoak greba orokorra deitu du pentsioen erreformaren aurka. Batzuek krisialdi egoeran grebak egitea txarra dela diote; gehienok, ordea, badakigu ez dugula alternatibarik: edo inposatzen digutena onartu edo borrokatu, topikoa dirudien arren, borrokarik gabe ez baitago aldaketarik. Langileen barrikadarik gabe ere gatazka sozialak bere horretan dirauelako.

Hauxe da 2011. urte honi eskatzen diodana: guztiok Euskal Herrian konpondu gabeko gatazka politiko eta soziala dagoela barneratu eta hauei aurre egiteko borrokarako grina eta anbizioa izan dezagula.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak