Piropoak ez dira berba goxoak

AEK-k euskararen erabilera bultzatzeko antolatu berri duen lehiaketaren harira, lerro hauen bidez lehenik eta behin AEKren jarrera eta erantzuna biziki eskertu nahi ditugu.

Hasieran, Euskal Piropoen Lehiaketa deitu zioten ekimenari, eta piropo hitzaren erabilerak gure aldetik sortzen dituen kezka eta ezegokitasuna azaldu diegunean, prest egon dira entzuteko eta ekimenaren titulua moldatzeko, Berba Goxoen Lehiaketa bihurtuz. Eskerrik asko, bene-benetan! 

Askorentzat larregikoa izango da piropo berbagatik horrelako zalaparta sortzea; askok pentsatuko dute: "Ez da hainbesteraino". Baina, zoritxarrez, piropoek matxismoa islatzen dute. Piropoak kalean, ezezagunek, gehienetan emakumeei, inork eskatu gabeko hitz lizun eta begirada zikinak dira. Piropoek emakumeok gutxiesten gaituzte. Piropoek emakumeok haragi zati bihurtzen gaituzte. Piropoek emakumeok deseroso sentiarazten gaituzte.

Lagunei, familiakoei, seme-alabei, bikotekideari... zerbait goxoa adieraztea laudorioa, goraipamena, hitz goxoa, gorazarrea dira, ez piropoa.

Irailetik aurrera, Emakume Txokotik, piropo hitzaren esanahiaren inguruan denon artean hausnartzeko asmoa dugu. Gonbidatuta zaudete! Izango duzue gure berri.

----------

Larraitz Trojaola Berezibar

(Emakume Txokoko dinamizatzailea)

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak