Aukera ona Gabonetan

Ez dakit ze izen eman nire buruari, artista, artisau, crafter…

Egun, horiek dira beste askoren artean nik egiten dudana azaldu guran erabiltzen diren hitzak. 

Askok jakingo duzuen moduan, eskuz egindako osagarriak egiten ditut, eta plazarik plaza horiek ezagutarazi eta saltzen saiatzen naiz. 

Azken denboraldian tendentzia, joera, aldaketa bat ari naiz ikusten, seguru aski krisiaren ondorioa izango da… 

Edo agian ez. 

Baina atzera bueltan goazela esaten dute (atzera? Nik aurrera esango nuke)… Lehen horrenbeste ez bezala, orain berriro bertakoa, etxekoa, eskuz egindakoa, esfortzua etab. baloratzen hasi gara. Gero eta errazagoa da 0 Kilometro izena hartu duten dendak edo azokak ikustea. Hau da, artisauen lanak edo produktu ekologikoak, naturalak, saltzen dituzten tokiak aurkitzea. Eta gero eta gehiago gara horrekin disfrutatzen dugunak..

Hala ere, asko dago oraindik egiteko… 

Baina, ze aukera hobe Gabonetan aurrerapauso bat egitea baino? 

Zergatik ez ditugu erosten opari, apaingarri edo jakiak etxe ondoko dendan txikian? Edo artisaua den lagunari? 

Zergatik ez diogu ematen denon artean bultzada bat honi guztiari? 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak