Igamo taldea Beasainetik Pontevedrara

Erabiltzailearen aurpegia Lokatza Ziklismo Kirol Elkartea 2024ko mar. 19a, 14:23

Lokatza Ziklismo Eskolako Igamo Packaging emakume taldeak denboraldi bete-betean dihardu. Dagoeneko, Espainiako Kopako bi lehiaketa egin dituzte, Nojan hilabete hasieran eta Beasainen pasa den domekan. Hurrengo zita, Pontevedran izango dute bailarako neskek, martxoaren 24an hain zuzen ere. 

Beasainen ongi defendatu ziren Igamoko neskak; esaterako, Edurne Ormaetxea aramaioarrak 21. postua eskuratu zuen jubenil mailako lasterketan eta 29. postua, Izar Ezkibel oñatiarrak, kadete mailan. 
 
Pontevedrara, sei txirrindulari eramango ditu taldeak. Kadete mailan Ziortza Heredia, Aroa Saez, Maddi Oleaga eta Izar Ezkibel. Jubenil mailan Itxaso Askasibar eta Edurne Ormaetxea. Bukatzeko, 23 urtez azpiko mailan, Itxaso Plaza. Galizian, igoera bat izango du Rias Baixas-en ertzetik antolatu duten ibilbideak.
 
Apirilean ere izango dute non lehiatu Igamo Packaging taldekoek; izan ere, Valentzian eta Lea Artibaien arituko dira. Ondoren, maiatzean, Arabako Itzulian lehiatzeko.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak