Kantabriako Itzuliak emandakoa

Izar Ezkibel eta Itxaso Askasibar.

Joan den ostiralean hasita eta atzora arte, domeka, Lokatza Ziklismo Eskolako Igamo Packaging taldeko emakume kadeteak, Kantabriako itzulian lehiatu dira. Kasu honetan, Igamo ordezkatzen, Izar Ezkibel oñatiarra eta Itxaso Askasibar elgetarra izan dira. Hauekin batera, estatu osotik etorritako talderik eta txirrindularirik onenak izan dira parte hartzen, kasik, Espainiako txapelketa zirudien 120 txirrindulariko tropel polita osatu da Kantabriako lurretan.

Guztira hiru etapa izan dituzte. Lehena Ampueron, kronoigoera izan zuten, bigarrena San Miguel de Meruelon eta hirugarena Camargon, iraupen probak. Itxaso Askasibarrek sailkapen nagusian 17. postua lortu du eta Lokatzarentzat, emaitza polita da zegoen mailarekin lehen hogeietan amaitzea. Ezkibelek ere, lehen urteko kadetea izanik, itzulia 52. postuan bukatu du. Hurrengo urterako baliagarria izango zaion esperientzia jasota. Parte hartzaileen artean, besteak beste, Europako azpitxapelduna zegoen.

Horrela eta Gipuzkoako txirrindularitzak bizi duen egoera dela eta, berririk ezean, behin behinean denboraldi amaiera izan daiteke Kantabriakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak