'Ez da kasualitatea', Aretxabaletan. Kaskarotenea

Erabiltzailearen aurpegia Lekaixoka Bertso-eskola 2014ko aza. 9a, 20:25
'Ez da kasualitatea', Aretxabaletan. Kaskarotenea gai. Bertsolariak: Onintza Enbeita eta Beñat Gaztelumendi Gai jartzailea: Amaia Agirre Gaia: Goizero-goizero bezala, Beñat Onintza amaren eskutik helduta doa ikastolara. Azkenaldiko ohitura ez galtze aldera Gendarmeak daude ikastolako atarian. Ziburuko ikastolara bidean zoazte biok. Ezer pasatuko ez balitz bezala doa Beñat, pozik, kontu kontari. Ikastolako sarreran, oraintxe eman dio amari musua, eta oraintxe piztu du eskuargia. Badoa ikastolara. Musikariak: Iker Lauroba eta Manex Sierra Gainontzeko bertsolariak: Miren Amuriza eta Jone Uria Oharra: Arazo teknikoengatik bideoan ez dago Beñat Gaztelumendiren lehen bertsoa. Hau da: "Goizeko zortzi t' erditan / eguneroko gisara / amatxorekin eskutik / helduta etorri zara / gizon urdinak hor daude / ordea, atean, hara! / Ikastolako ikasle / berriak ote dira ba?".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak