LEKeko izen-emateak martxa onean doaz!

LEKeko aste honetako post-a.

Aurreko post-ean adierazi genuen bezala, LEKeko izen-ematea irailaren 14an zabaldu zen, eta horretarako azken eguna irailaren 25a izango da. Martxa onean doa izen-ematea eta ume askok eman dute izena iada. Oraindik ez baduzue izena eman eta apuntatzeko asmoa edukiz gero, hemen daukazue aukera egiteko. Edozein zalantza badaukazue jarri harremanetan zuen seme-alaben ikastetxeko eskola kiroleko arduradunarekin.

Astelehenean gurasoekin egin genuen bilera eta atzo zuen seme-alaben monitoreak izango diren hautagaiekin. Oso harrera ona eduki dute biek ala biek.

Eskola kiroleko saioak urriaren 3ko astean hasiko dira, bakoitzari dagokion ordutegiarekin; zapatuetako ekintzak urriaren 15ean hasiko dira.

Gaztekirol anitza programa

Bukatzeko, ikasturte honetako berritasun baten berri eman nahi dizuegu. Izan ere, gure DBHko eskaintza indartu guran, programa berri bat atera dugu DBH 1. eta 2. mailako gaztetxoentzako, GAZTEKIROL ANITZA PROGRAMA, hain zuzen ere. Bistan da, nerabezaroan, askok kirola egiteari uzten diotela motibazio faltagatik eta hutsune bat ikusi dugu. Gure gazteengan are eta bizitza aktiboagoa sustatzeko programa izango da. Hemen informazio guztia.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

Artikulu interesgarria: Eskolatik kanpoko jarduerak,trebetasunak garatzeko eta pozik egoteko espazioak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak