LEKek ere merezitako oporrak hartuko ditu eta irailean indarberrituta bueltatuko gara!

LEKeko ikasturteko azken post-a.

Ekainean zehar sustapen jardueretan murgilduta egon ondoren, gaur egingo dugu ikasturteko azken ekintza. Hemen dauzkazue argazkiak ikusgai.

Ikasle askok hartu dute parte jarduera hauetan eta oso pozik gaude jasotako erantzunarekin.Honekin, ikasturteari agur esateko unea iritsi da. Ikasturte hasiera nahiko ez-ohikoa izan genuen pandemia zela medio baina ikasturtea aurrera joan ahala, gauzak normaltasunera bueltatzen joan dira eta LEKeko ekintzak ere normaltasunez egiteko aukera izan dugu, beraz, pozik gaude LEK-ek aurten izan duen bilakaerarekin.  

12 ikastetxe 12 tontor ekimenak sekulako arrakasta izan duela argi dago. Erronka lortu duten ikasleek jaso dute dagokien oparia eta oso pozik jaso dituzte opariak. Gogoratze aldera, ekimenean parte hartu duten guztien artean  ia 2500 tontor lortu dituzte eta 264 ikasle ibili dira mendian gora buru belarri. Hemen ikusi dezakezue argazkiak

Aurreko post-ean komentatu genizuen moduan, kirol elkarte ezberdinak hasi dira beraien elkarteetako udako kanpusak antolatzen. Hemen daukazue kanpus guztien informazio kartelak: UDA FUTBOLAMONDRA FUTBOLAOINTXE SASKIBALOI KANPUSAAKE ESKUBALOI KANPUSABURDIÑOLA HOCKEY PATINAK KANPUSA eta MONDRATE ARETO FUTBOLEKO KANPUSA.

Bukatzeko, gure webgunean daukazue 22-23 ikasturtera begira, LEK-eko ekintzen ordutegiak ikusgai, zuen antolaketa egin ahal izateko eta izen ematea irailean zabalduko da. Hemen klik eginda daukazue ikusgai aipatutako ordutegiak.

Eskerrik asko LEK-en parte hartu duzuen familia eta ikasle guztioi eta irailean ikusiko dugu elkar. Orain, merezitako oporrak disfrutazea tokatzen da eta indarberrituta bueltatuko gara!espero dugu zuek ere oporretaz disfrutatu, deskonektatu eta ikasturte berria ilusioz hastea!eta jarduera fisiko apur bat eginda bada ba ondo baino hobeto!

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatu izan  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak