LEK-eko sustapen jarduerak bueltan daude!

LEK-eko aste honetako post-a

 Bi urte geldi egon ondoren, LEK-eko 3×3 saskibaloi txapelketa ospatu genuen pasa den asteburuan. Parte hartze izugarria izan zuen ekintzak eta 600 ikasle inguruk eta 112 taldek hartu zuten parte txapelketan. Eguraldi bikaina izan genuen lagun eta egun osoan saskibaloiaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Txapelketan, LH 4. mailatik 2DBH-ra bitarteko ikasleek hartu zuten parte baina goizean tartetxo bat hartu genuen LH 3. mailako eta LEKE kirol egokituko ikasleekin saskibaloiko topaketa egiteko. Giro paregabean ibili ginen zapatuan, hurrengo ikasturtekoaren zain!Hemen daukazue ikusgai txapelketako argazkiak.

LEK-eko ikasturteari, maiatzaren 28an emango diogu amaiera, azken jaiarekin batera. Ikastolako kurtso bukaerararte eta urtero moduan, LEK-eko sastapen jarduerak antolatzen gabiltza, kirol eta ekintza ezberdinak ezagutzeko aukera izango dute ikasleek. Aurreko astean, espeleologia (LH 3-4) eta igeriketa artistikoa (LH 5-6) ekintzen izen ematea zabladu genuen eta gaur da azken eguna izena emateko. Honetaz gain, maiatzaren 15ean ospatuko den otala zelai kroseko izen ematea ere zabaldu genuen eta hau ere gaur bukatuko da. Hurrengo asteazkenean, maiatzaren 18an, gainontzeko sustapen jardueren izen ematea zabalduko dugu. Sustapen jarduera hauek maiatzaren 30etik eta kurtso bukaerararte, arratsaldetan izango dira.

Esan bezala, gaur bukatzen dira espeleologia eta igeriketa artistikoko ekintzen izen emateak. Espeleologia maiatzaren 21ean ospatuko dugu eta igeriketa artistikoa  zapatu honetan. Honetaz gain LH 3. eta 4. mailako ikasleek xunbatoia egiteko aukera izango dute eta gure eskubaloi taldeko infantil neskak Ordiziren aurka neurtuko dituzte indarrak. Hemen daukazue asteburu honetako ekintzen kartelak: LH 3-4 XunbatoiaLH 5-6 igeriketa artistikoa eta Eskubaloi infantil neskak.

Asteburu honetan ere eta musakolako jaien baitan, Arrasate eskubaloi elkarteak (AEB) 4x4 eskubaloi txapelketa antolatu du maiatzak 15erako. Aurreko astean zabaldu genuen txapelketari buruzko informazioa eta izen ematea whatsap zenbaki batean edo  emailez egiteko aukera dago. Hemen daukazue txapelketako kartela.

“12 ikastetxe 12 tontor” ekimenak aurrera darrai. Astetik astera, bai parte hartze kopurua eta tontor kopurua ere igotzen ari dira eta oso pozik gaude ekimenak jaso duen erantzunarekin .Ekimenean parte hartzen ari diren guztien artean  2000 tontorreko langa pasatu dugu. Gero eta ikasle gehiago ari dira erronka lortzen eta hauei diploma banatze ari gara. Hemen ikusi dezakezue argazkiak. Gogoratu, ekimen hau egiteko maiatzaren 22rarte daukazuela denbora,beraz, tontor batzuk falta zaizkizuenoi animooooo eta seguru gaude erronka lortuko duzuela!

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzen ibiltzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak