Harrera beroa egin diote Kutxa Birari Kurtzebarri eskolan

Goizeko bederatzietan puntu-puntuan eta fin-fin iritsi da Kutxa Aretxabaletara; Kurtzebarri eskolako atarira hurbildu dute legazpiarrek. Nabaria zen ikasleen urduritasuna, irrika eta batez ere ilusioa eta poza; mezu pila baten, ametsez josia zetorren. Eta bizi dugun egoeratik indar olatu bat izan da.

9:30ean eskolako nagusienek eman diote ongi-etorria. DBHkoek bertsoak abestu dituzte, Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailakoek euskal ametsak irakurri dituzte eta irakasleek eskolako amets nagusia; txalaparta, trikiti eta pandero doinuek girotu dute ekitaldia. Eskolakook dantza egin diogu, eta ondoren, 10:10etan LH 1., 2. eta 3. mailetako gurasoen txanda etorri da.

Amaitzeko eskolako gazteenek egin diote agurra eta beraien marrazkiek Kutxan jarraituko dute biraka, helmugara iritsi arte. Orain Kutxa eskolan daukagu ikusgai, eta zain arratsaldean herriko ekimenerako, bidean gelditu barik biraka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak