Kurtzebarri eskolako jaia

Hurrengo larunbatean ekainaren 13an Kurtzebarri eskolako jaia ospatu behar genuen, ikasleak, irakasleak, familiak eta herritarrak denak elkarrekin, marea berdea, batukada, jolasak, bazkari erraldoi eta erraldoiak, denak kalera atera behar ginen, humore onez, dantzan eta saltsan, gustatzen zaigun bezela. Hori ez da aurten posible izango, baina ez diogu uko egingo eta hurrengo ikasturtean indartsuago bueltatu nahi dugu. Hori dela eta humore on horri eusteko eskolako irakasleak bideo bat prestatu dugu argi adieraziz aurten banatu gaituena hurrengo urtean indartsuago batuko gaituela. Eskerrik asko denoi egoera honetan egiten zabiltzaten ahaleginarengatik eta larunbat honetan eskolako kamiseta edo sudadera berdeak soinean jantzi eta kalera ateratzera animatzen animatzen zaituztegu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak