goiena.eus

Kurtzebarri eskolan homofobia, lesbofobia, transfobia eta bifobiaren eguna ospatu dugu

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Aurten ere, Kurtzebarri Eskolako 2-12 urte bitarteko ikasleek eta irakasleek, Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren kontrako Nazioarteko Eguna ospatu dugu. Helburua, gizaki guztien eskubideak errespetatzea izan da, norberak nahi duena izateko eta sentitzeko eskubidea duelako.

Ikastetxean hausnarketa eta ekintza ezberdinak egin ditugu: bideoak ikusi, marrazkiak egin, irudi ezberdinen hausnarketak, eskuz margotutako ortzadarren banderak egin,… Egun polita izan da, bazterkeria uxatuz eta errespetuzko jarrerak sustatuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa