Jostailuen aukeraketaren inguruko saioa abenduan

Kukumiku Guraso Elkarteak abenduak 10erako ekintza antolatu du Gabonetara begira: jostailuak aukeratzeko gidalerroen saioa

Tailerra Arrasateko Olgeta dendako Itsaso Pagoagak emango du eta abenduaren 10ean, 17:30an, izango da. Gabonetara begira antolatu den ekintza da, izan ere, Olentzeroren eskaera egiteko orduan, zalantzak suertatu ohi dira: zein da jostailurik egokiena adinaren arabera? Nola aukeratu jostailuak hezkidetza irizpideen arabera? Nola lagundu seme-alabei katalogoetan ageri diren estereotipoak apurtzen? Horiek eta gai gehiago lantzeko saioa antolatu dugu, Gabonen bueltan balioak eta hezkuntza ipar gisa izaten jarraitzeko.

Egungo egoera dela eta, saioa on-line izango da eta derrigorrezkoa da izena ematea. Horretarako, ondorengo estekako galdetegia bete behar da: 
https://labur.eus/kukumiku-ekintzak. Edonork parte hartu ahal dezake eta egun bat lehenago helaraziko da saiorako sarbidea izateko esteka. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak