Banako berdinketa Gipuzkoako futbolaren eta ikastolen festan

Erabiltzailearen aurpegia Kilometroak 2016 Bergara 2016ko abu. 10a, 23:53
Realeko eta Eibarreko jokalariak Kilometroak 2016ko kideekin, partiduaren hasieran.

Realak eta Eibarrek bana berdindu dute Bergaran Kilometroak 2016ren alde jokatutako futbol partiduan. Lehia polita eta berdindua izan da, azkeneko minutuetan erabaki dena.

Agorrosingo futbol zelaia bete egin da (1.500 lagun) Gipuzkoako ikastolen aldeko festa handian, hamar egun barru hastear den denboraldi berrian ikusiko dugun derbi ugarien lehenengoan.
 
Partiduaren aurretik, bi taldeetako jokalariek, herriko neska mutikoek –Demasa kamiseta soinean zutela– eta Kilometroak 2016ko ordezkariek argazkia atera dute. Era berean, Aranzadi Ikastolako –Kilometroak 2016ren antolatzaile– lehendakari Aitziber Lopez Aretxagak kamiseta bana oparitu die Realeko eta Eibarreko kapitainei, Xabi Prietori eta Ivan Ramisi, hurrenez hurren, eta Aranzadi Ikastolako neska mutiko bik lore sorta bana. Realeko eta Eibarreko kapitainek, ostera, bi taldeetako kamiseta bana eman die Aranzadi Ikastolako lehendakariari.

Golak bigarren zatian

Lehen zatia husna amaitu dute eta bigarrenean heldu dira bi golak. Lehena, armaginen aldetik. Ruben Peñak egin du (53. minutua). Hortik aurrera, gainera, Eibar nagusitu da eta harenak izan dira baloiaren jabetza eta gol aukerak. Baina David Conchak lortu du berdinketa partiduaren hondarrean (86. minutua). Honenbestez, galdu barik jarraitzen du aurre denboraldian Realak.

David Concharen gola, partiduaren hondarrean.
 

Willian Joseren debuta

Txuri-urdinen azken fitxaketa, Willian Jose bertatik bertara ikusteko aukera izan dute Agorrosinera hurbildutako zaleek. Realarekin debuta egin du brasildarrak. Azken 20 minutuak jokatu ditu, Bautista ordezkatuta.

Eskerrik asko!

Kilometroak 2016ko antolakuntzak eskerrak eman nahi dizkie Gipuzkoako bi futbol taldenagusiei, partiduan parte hartzeko erakutsi duten prestutasunagatik; era berean, baita, Agorrosinera hurbildu diren 3.000 zaleei eta antolatze lanetan aritu diren boluntario guztiei ere. Guztiei eskerrak dena ondo da.

Festa egun handia izan da gaurkoa, urriaren 2an izango denaren aurrekoa.

Bera Bera-Zarautz eskubaloia abuztuaren 31n

Azken aipamen bat: Kilometroak 2016ko antolakuntzak gogoratu nahi du abuztuaren 31n, asteazkena, beste goi mailako kirol ekitaldi bat izango dela Bergaran Kilometroen alde: eskubaloi partidua. Bera Bera eta Zarautz ariko dira lehian, Labegaraieta kiroldegian, 19:00etan hasita. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak