Demasa Garagardo Azoka indartsu

Erabiltzailearen aurpegia Kilometroak 2016 Bergara 2016ko eka. 10a, 11:50
Garagardo Azokako karpa beteta eguen gauean.

Indartsu hasi da Demasa Garagardo Azoka Kilometroak 2016ren alde Bergaran. Eguenean hasita, asteburu osoan egongo da. Okasiorako jarritako karpetako bat bete-bete egon zen afaltzeko unean, eguenean. Azokak gaur, egubakoitza, izango du segida.

Era askotako garagardoak, txerri ukondoa, saltxitxak… dastatzeko aukera izango da, 18:00etatik aurrera, 02:00ak arte. Musika jartzailea ere izango da, gainera, 21:00etatik aurrera.

Zapatuan, 18:00etatik 02:00ak arte egongo da zabalik azoka. Diablues & Bluecifer bikoteak joko du, gainera, zuzenean, 21:00etatik aurrera. Domekan, 12:00etatik 18:00etara egongo da zabalik.

Domeka, egun berezia

Domeka egun berezia izango da, bestalde, Garagardo Azokaz gainera, Herri Eragileen Egina ere ospatuko delako. Aurten, Kilometroak 2016k, parte-hartzean sakontzeko hautua egin zuen. Jaia herritarrentzat antolatu beharrean, herritarrekin antolatzea da helburua.

Horretarako, parte-hartze prozesu bat jarri zen abian, eta herriko eragile gehientsuenekin bildu zen Kilometroak 2016, "gure proiektua azaldu, eta elkarrekin, talde bakoitzaren ideia eta proposamenak aurrera atera nahian", esan du Ekaitz Aranberrik Kilometroak 2016ko koordinatzaileak.

Hainbat ekimen atera dira parte-hartze prozesu honetatik, Taila Eskolaren Demasa logo erraldoia, esaterako. Baita gaur arratsaldean, ekainaren 8an, Aranzadi Ikastolan egingo den odol ateraldia ere.

Igandeko ekimena ere horren emaitza da. Bergarako hainbat talde bilduko gara bertan: Aspace, DYA, Buztinzaleak, San Joxepe, Airez taldea, Taila Eskola...

Bertan hainbat tailer egongo dira, eta talde eragileek, euren jarduna kalera ateratzeko aukera izango dute. Haur, gazte eta heldu, guztiek ondo pasatzeko aukera izango dute bertan.

Honakoa da egitaraua:

11:00: Hasiera ekimenari, Aspaceko kideekin batera, Kilometroak 2016 zirkuituko traba arkitektonikoak aztertzen, gero konponbidea emateko asmoarekin. Lokatza taldearekin ere ibilbidea egiteko aukera egongo da.

Ordu berean hasiko dira tailerrak. Esaterako, Blai-blai prozesuaren dinamizatzaileek euren txokoa izango dute eta Buztinzale elkartekoek ere haurrei zuzendutako tailerra emango dute.

13:00: Prozesuan parte hartu dutenei eskaintza bat egingo zaie.

Zirkuituaren aurkezpena

Kilometroak 2016 zirkuitua ere ekainaren 12an aurkeztuko dugu ofizialki, 13:00etan, Aranzadi Ikastolan. Zein ibilbide jarraitzen duen, zeintzuk diren guneak... Pantailan ikusi ahal izango ditugu bere ezaugarri eta txokoak. Bertan ere nahi duenak parte hartzeko deia luzatzen dugu.

Aurreratu genezake zirkuitu laua izango dela, urbanoa. 2007Ko Kilometroak-eko antzerako ibilbidea diseinatu dugu. Izan ere, hainbat baldintza bete behar izaten ditu ibilbideak, auto-babes plana, guztientzako modukoa izatea (aldapa handirik eta oztopo arkitektoniko larririk gabekoa)...

Bergarako Udalarekin batera egindako zirkuitua jendaurrean aurkeztuko dugu.

Kilometroak 2016 elkarrekin egiten dugula adierazteko, Herri Eragileen Eguna aprobetxatu nahi izan dugu honen berri emateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak