Bergarak eta Mondrak Kilometroak 2016rekin bat

Erabiltzailearen aurpegia Kilometroak 2016 Bergara 2016ko api. 11a, 08:24
Bi taldeetako ordezkariak partiduaren aurretik.

Bergarak eta Mondrak larunbatean Agorrosinen jokatu zuten partiduan, keinua egin zioten aurten Bergaran ospatuko den Kilometroak 2016ri. Demasa (aurtengo Kilometroetako leloa) banderak eskuan zelairatu ziren bi taldeetako jokalariak eta partidua hasi aurretik argazkia atera zuten Kilometroak 2016ko pankartarekin jokalari eta teknikariak, Iñigo Zaitegi BKEko presidentea ere bertan zela.

Kilometroak 2016tik eskerrak eman nahi dizkiete Bergarari eta Mondrari keinu polit horregatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak