Grecoren urtea

Hasi berri dugun urte honetan, Domenikos Theotokopolos, Greco, margolari ospetsuaren...

... heriotzaren IV. mendeurrena ospatzen da. Artista unibertsal honen omenez hamaika kultura-ekitaldi eta kontzertu antolatuko dituzte Gaztela-Mantxa autonomia-erkidegoan. Han 16 milioi euro baino gehiago gastatuko dituzte Grecoren urtea deiturikoan. Interesgarria, ezta?

Baina ez dugu arteaz hitz egin behar, ez. Kasualitatez, Greco protagonista izaten ari da egunotan, baina Greco hau ez da margolari ospetsua, baizik eta Europako Batzordeko ustelkeriaren kontrako taldea.

Txosten batean adierazi du Espainian dauden ustelkeria kasuek bere erakundeen sinesgarritasunari eraso larria egiten diotela. Hori guretzat ez da berria, aspalditik Euskal Herrian baitakigu, baina gure ahotsek ez dute behar besteko indarrik. Espainian, berriz, Esoporen fabularena gertatzen da: Katuari joarea, zeinek ezarri? Bi alderdi politiko nagusiek zerbait… edo asko ezkutatzeko dute eta.

Berriz ere, Europak etorri behar lotsagabe kuadrilla honen trapu zikinak aireztatzera.

Hala ere, garrantzitsuena hauxe da: ez dadila dena geratu txosten hutsean, jarrai dezatela ildo horretatik ea lortzen dugun 2014. urtean Grecoren urtea izatea… baina ustelkeriaren kontrako Grecorena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak