Erdararen alde, askatasunean!

Erabiltzailearen aurpegia Josu Zugasti 2016ko abe. 10a, 00:00

Bai, niri erdara gustatzen zait. Erromatarren kultura ederrarekin lotzen gaitu eta hori Europa guztiak zaindu beharko luke. Diotenez, gaztelerak gorde du latinaren fonologia zintzoen; eta, horregatik, ondasun baliotsua da.

Dena dela, kontuan hartu behar da oso zaila dela ikasteko, batez ere aditzak: ir, voy, yendo, vamos, id, vayamos, fusiteis... guztia aditz bakar bat jokatzeko! Euskaraz aditz taula batekin konpon daiteke aditzen paradigma guztia, baina posible ote da hainbeste irregulartasunekin gaztelera hizkuntza moderno bat izatea? Kar, kar! Denon artean, jendea motibatu egin behar dugu erdara ikastera, oso ipuin eta abesti politak dauzkalako (El Quijote, Living la vida loca...). Baina derrigortu gabe. Izan ere, derrigortzeak jendea kontrako jarreretara eraman dezake, eta bada garaia gazteleraren mundua askatasunarekin lotzeko.

Nahi duenak ikas dezala, trabarik gabe eta diru-laguntzekin, baina akatsa da gaztelera bezalako hizkuntza bat, Berlinen, Londresen, Beijinen, Washingtonen... erabilgaitza dena, eskoletan eta lan munduan inposatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak