Bidaia hobeto dastatzeko

GOIENAri begiratua bota diodan honetan, atseginez ikusi dut Zigor Lasagabasterri eginiko elkarrizketa.

Bertan, kontatu du nola egin duten berak eta bikotekideak bi urte inguruko bidaia, bizikletari eraginez nola ibili diren Espainia hegoaldean hasi, eta Europa igarota, Asian barrena. Nabari zaio bidaia izugarri gozatu dutela, akaso, ez delako behar bizikleta bat baino askoz gehiago bidaian aurrera egiteko. 

Aurrekoan ere, Urkulutik zehar bizikletekin aldarrikatu nahi izan zuten Europako Mugikortasun Astea Aretxabaletan. Zer den kontua, Txinaraino bizikletan joatea bizi-gozamena den honetan, kotxez leku guztietara joateko joerak hartuta tematuta gabiltza: haurrak eskolara eramateko, zein erosketak egiteko, edota lanera bakarrik noiznahi eta nahierara joan ahal izateko... Hartara, kontzienteago beharko genuke egunerokotasunean batetik bestera mugitzen garen moduaz.

Zalantzarik ez, bizikletari gehiago eraginez gero, hobeto dastatu daiteke bidaia, eta, nik pentsa, baita bizitza bera ere. Bada, ea horretaz ohartzen naizen autoaren giltza poltsikoan sartzen dudan hurrengoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak