"Etna, Tour eta Gorla"

Madrilgo komunitatean, korrika eta saltoka ibiltzen da...

... Gorla izena duen rottweiler bat. Jabeak Bergarako mendi enblematikoa bihotzean darama eta harro erakusten du Gorla txakurraren argazkia bere mobilean.

Bergara, 2001eko apirilaren 18a. Goiza hotza eta grisa zen. Azken hiru urteetan Iberdrola taldeak irabazi zuen lasterketa; beraz, galdera zen: "Zein ekarri duzue aurten irabazteko?... Hau? Ez al da umemoko bat?". Tiroa jo, azken bihurguneraino aguantatu, han ziztu bizian atera eta Alberto Contadorrek besoak altxatu Gorlako helmugan. 20 minutu eta 30 segundo,  sinestezina: 18 urte eta 3 hilabeteko umea-k errekor berria.  

Egun hartan bere amateur palmaresa estreinatu zuen eta garaipen hura betiko markatu zuen: "Gorlako igoera gogoratzen dut, oso gaztea nintzen eta maila oso altua zegoen. Irabaztean atsegin hartu nuen. Errekorra menperatu nuen, baina ez nengoen markan pentsatzen, ezertan ere ez, bakarrik garaipenean". Pintokoak hiru txakur dauzka, beste biak Etna eta Tour dira.  

Aurten, Tourreko errepideetan ez da posible izango Gorlako jabea txalotzea, baina seguru askoren menpean egongo dela... Ai, klenbuterol madarikatua!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak