Jon Suinaga: "Bandoak XXI. mendean"

Euskal Herrian itxaropenerako leiho bat zabaldu da azken gertaerekin.

Ametsetako egoera berri hau geldiezinekoa da. Marko berri honetan, maiatzeko hauteskunde demokratikoak izateko, ezker abertzalearen alderdi berriak bertan egon behar du. Justizia bada, hala izango da, nahiz eta asko diren Madrildik prozesu berria saboteatu nahi dutenak.

Azken udal hauteskundeetan, herri askotan talde ugari debekatuak izan ziren alderdien legeari esker. Zoritxarrez, historian zehar, udaleko karguak hautatzerakoan inposaketak izan diren eredu asko daude. Adibidez, gure herrian, Erdi Aroan, Ozaeta eta Gabiriako familiak borrokatu egiten ziren herriko gobernua euren menpean mantentzeko eta inposatzeko. Bergararrok familion arabera bi zatitan banatuta zeuden eta kargu guztiak bikoiztuta zeuden biztanleen malur eta etsipenerako. Presio moral eta ekonomikoa eginda menperatzen zituzten Jauntxoek bizilagunak.

Bi familia hauek elkarren aurka borrokatzen ziren oinaztarren bandoan Gaztelako erregearen interesak defendatzeko, baina herrian beti gogor bata bestearen kontra herriko boterea mantentzeko. 1490ean erregeak ordenantza bat atera zuen zentzugabekeria horrekin bukatzeko. Ea oraingoan espainolistek maiatzeko hauteskundeak ez dituzten zapuzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak