Aramaioko Azkoa Etxebarria baserria, Monterronen

Erabiltzailearen aurpegia Josemari Velez de Mendizabal 2015ko ots. 18a, 05:39
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Aramaioko Azkoa Etxebarria baserria 1972an hondatu zen eta bere hondakinak Arrasateko Monterrongo Kondeak bereganatu eta Arrasatera eraman zituen. Horrela adierazi zidan Iñaki Nafarrete adiskideak, Aramaioko baserri arkitekturari buruz nire blog honetan lehen artikulua idatzi nuenean. Eta horrela baieztatu zait Arrasaten bertan, kondeak harri haiekin dorre bat egin nahi izan zuela azpimarratuz. 
 
1975 inguruan, garajea egin berria
 
Dorrea ez, baina Monterrongo kondeek arku eta harri haiekin, besteak beste, euren garajeetarako sarrera ateak egin zituzten. Eta egun hantxe ditugu Azkoa Etxebarriko bi arku, Monterronen. Gainerako harriak, itxura denez, hemen eta han barreiatu ziren laurogeietako hasieran eta azkenik haien arrastoa galdu egin zen. Agian, bateon batek jakingo du non aurki genitzakeen. 
 
 
Baina goazen aurrera. Aipatu ditut aurreko ekarpenetan, “Arabako nekazal arkitekturaren inbentarioa. I. Aramaioko harana” eta “La arquitectura del caserío vasco” liburuak. Eta gaurko honetan, dakizkigun zehazkizun teorikoetan birsartu ez banaiz ere, lekukotasun grafikoa ekarri nahi izan dut, Aramaion izan bide zen baserririk ederrenetarikoaz. XVII mendeko eraikina genuen eta argazkiek garbi asko erakusten dute baserriaren iragan aberatsa.

 

Gera bitez, beraz, argazki horiek, Aramaioko baserri arkitekturaren garrantziaz.
 
Aramaioko arkitekturari buruzko artikulu gehiago:

 

 

 
 

 

Osorik irakurri

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak