Badirudi iritsi garela zazpi mila milioi biztanle izatera.

Hori da, bederen, zenbakietako adituek kalkulatu dutena. Ez digute guztiz zehaztu, ordea, ar ala emea den, ezta zer hemisferiotan jaio zaigun ere. Badugu Malthus eta bere teoria guztiak gizadiak gainetik pasatu ote dituen pentsatzeko gaia.

Gauzak mundu osoan ia denentzat gaizki dabiltzan arren, jaio berri horrek zailago aterako du aurrera bizimodua munduratu den inguruko baldintzak ez bazaizkio aldeko margoarekin pintatu. Eta estatistikek diotenez –probabilitateen legeak lagun– gizaki txikitxo horren sehaskan miseriazko xehetasunak izan daitezke nagusi. Errakuntzarako aukera gutxirekin,  beraz, besapeko ogiarekin  ailegatu beharrean etsipen eta madarikazio-karga batekin jaio dela esan liteke. Eta horrek ez digu mundu honetara aspaldi ohitu ginenoi ezelako ohorerik egiten, alderantziz baizik.

Txarrena, nolanahi ere, ez da ez garela gauza izan zazpi mila milioiko dortsala daraman horrentzat kabi egoki eta duina prestatzeko. Okerrena da, gizaki anonimo horri beste askok jarraituko diotela bizi-baldintza berdin edo txarragotan. Oker ninteke, baina ez dut uste. Zoritxarrez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak