Udaberri eta uda artean hasiko dira Fukushiman

Urteetan ur erradiaktiboa ahal izan duten neurrian depuratu eta gordetzen ibili dira, eta, toki barik gelditu direnez, laster hasiko dira itsasora isurtzen.

Tritioa gelditzen zaie depuratzeko, baina oraindik ez da asmatu horretarako teknologiarik; beraz, tokirik gabe gelditu direnean, itsasora isuri eta kito! Lasaitzeko asmoarekin, aditu batzuek esaten dute munduko zentral nuklear guztiek isurtzen dutela ura tritioarekin.

Hori entzunda, logikoa da pentsatzea: "Auskalo zenbat gauza gehiago isurtzen dituzten".

Ez ahaztu oraindik su nuklearrak piztuta jarraitzen duela; ez dakite noiz arte egongo den piztuta, eta, kontrolpean eusteko, ur erradiaktiboa sortzen dute hondakin bezala.

Gai horiek ez dute aintzat hartzen energia nuklearra merkea dela esateko orduan, eta inork ez daki zer ondorio dakarren ondorengo belaunaldientzako, baina gauza onik ez.

Oraindik energia nuklearra erabiltzen duten argindar-enpresei erosten diezu argindarra?

----------

Josu Garitaonandia 

Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak