Bizitzekoa ateratzeko ahaleginetan hildakoen zerrenda

Udako oporrak bukatu dira, eta, ondo esaten den bezala, zortea daukatenak lanpostuko egunerokotasunean murgilduta daude.

Baina kontuz: 2018an, LAB sindikatuaren webgunean argiraturik dagoen zerrendaren arabera, 68 pertsona hil ziren lanean edo joan-etorrian; ezin esan zorterik eduki dutenik. Horien artean bi Debagoienean. Zerrendan lehenengo azaltzen dena Aretxabaletakoa eta zerrenda berean azkena azaltzen dena Arrasaten gertatutakoa; aurtengo lehen zortzi hilabeteetan 31 pertsona dira bizitzekoa ateratzeko lanera joan direnak eta ez direnak etxera bueltatu.

Ezin dugu hitz egin zoritxarraz edo kasualitateez, baizik eta arazo hau errotik konpontzeko ganora faltaz.

Joan Vicenc Duranek esaten duen bezala, ez dago istripu arinik, denak hartu behar dira larritzat; berak frogatu duen bezala, posible da lan istripurik gabeko lantokia sortzea

----------

Josu Garitaonandia

'Oparitu zuhaitz bat' egitasmoaren arduraduna

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak