Errauskailua substantzia berriak sortzeko laborategia da

Argi dagoenez, inortxok ere ez du nahi bere herrian errefusa hondakin arriskutsu bihurtzen duen tramankulurik.

Izan ere, berriak seguruagoak direla esaten dute, baina, edozein modutan, horrek ez du esan nahi %100 seguruagoak direla.

Hain zuzen ere, errauskailu modernoek filtro gehiago dituzte, baina ez da tapoi bat; kanpora gauzak doaz, osasunarentzako kaltegarriak direnak, gainera: furanoak eta dioxinak.

Hauek substantzia jakinekoak dira, baina tximiniatik botatzen den erdia, berriz, zer den ere ez dakigu.

Kontuan hartu behar da tenperatura altuko laborategia dela errauskailua; alegia, erreakzio kimiko pila bat sortzen den lekua. Eta, horren ondorioz, substantzia berriak sortzen direnekoa ere bai, eta, hala, tximinietatik kilometroetara banatzen ditu substantzia ezagun eta ezezagunak hauek guztiak; lehenago edo geroago, arnastu, edan edo jan egingo ditugun substantziak.

----------

Josu Garitaonandia

Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren zuzendaria

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak