17.466 lan-istripu sei hilabetetan hiru probintziatan

Udako oporrak pasata eta gure eguneroko eginkizunetan murgilduta, hurrengo oporrak noiz etorriko diren grina pizten zaigu.

Zuen kontzientzia piztu nahi dut, gogoraraziz, lan-istripuetan langile larregi hiltzen direla eta, tamalez, batzuek ez dutela gozatuko beste oporrik. 

Euskal Herriko zazpi probintzietan 39 langile hil dira lehen zazpi hilabeteetan; normaltzat hartzen dugu langile gehien dituen probintzian hildako gehiago egotea, baina Gipuzkoarentzako 2011 beltza izan zen: 30 hildako. 

Normalean, Bizkaia izaten da hildako kopuru handien dituena, baina urte hartan Gipuzkoak baino bi hildako gutxiago izan zituen, eta aurten Gipuzkoa buru doa zerrenda beltz horretan.

Normalena izan beharko litzateke hildakorik ez egotea; lanera goaz bizi ahal izateko, ez bertan bizitza lagatzeko.

 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aurtengo lehenengo sei hilabeteetan 17.466 lan-istripu erregistratu dira; ganoraz ikertu izan balitz istripu bakoitza eta beharrezko neurriak hartu izan balira, apenas egongo ziren hildakoak.

Hildakoen memoria erabiltzera ohituta gaude, baina lan-istripuan hiltzen direnak azkarregi gelditzen dira ahaztuak. Lantokietan egon beharko litzateke txokoren bat, bertan gertatutako lan-istripu larriak gogorarazteko; Bergaran hil zen otsailean 38 urteko langilea. Ea ez den handitzen zerrenda beltz hori.

Hobe zuhaitz gehiago gure mendietan, lan-istripuak baino.

----------

Josu Garitaonandia 

Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak