Talidomidaren hondamendia

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2015ko urr. 16a, 00:00

Talidomida botikak kaltetutakoen Espainiako elkartearen arabera (Avite), mundu osoan 50.000 pertsona inguru izan ziren kaltetuak.

1954an patentatu zen Espainian. Botika miragarria zen, haurdunaldiko botagurak eta ondoezak arintzen zituena. 

Ume asko jaio ziren malformazioekin, eta 1961-1962 urteetan debekatu egin zuten herrialde gehienetan, frogatu eta gero Talidomidaren eta malformazioen artean zegoen lotura. Baina Espainian, betiko moduan, berandu ibili ziren, eta 1975ean oraindik ere saltzen zen botika kaltegarri hori.

Avitek eskatzen duena da Europako beste herrialde batzuetan kaltetuei eman zaien tratu bera. Hau da, kalte-ordaina, pentsio bat, mediku espezializatuak eta protesiak doan esku edo hanka barik jaio direnentzako; laburbilduz, bizitza duina eramateko baldintzak.

Espainian berandu dabiltza gai horrekin, ez dute ezertxo ere ematen, eta familiak bizi dira Caritas-en edo antzeko elkarteen laguntzarekin.

----------

Josu Garitaonandia 

(Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna)

Bergara

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak