Enpresek, izaki bizidunek bezala, etengabe eboluzionatu behar dugu bizirauteko.

Iraganeko arrakastek ez digute etorkizuna bermatzen, eta etengabe lan egin behar dugu une oro aldatzen ari den ingurune batera egokitzeko.

Horretarako, funtsezkoak dira hiru konexio-mota lantzea: bezeroekin, teknologiekin eta pertsonekin. 

Bezeroek enpresak sostengatzen dituzte, eta beharrezkoa da haiekin konektatuta egotea denbora guztian, haien beharrak, interesak eta lehentasunak ezagutzeko eta, horrela, horiek asetzen saiatzeko. 

Teknologiak gero eta azkarrago bilakatzen ari dira, eta nahitaezkoa da teknologia-iturriekin konexio ona izatea enpresen eraginkortasuna hobetzeko eta bezeroei balio handiagoa eskaintzen laguntzeko. 

Azkenik, pertsonekiko lotura ere funtsezkoa da haien beharrak, nahiak eta interesak ezagutzeko eta haientzako erakargarriak diren lan aukerak eskaintzeko, eta, bide batez, enpresaren jarduera bera gizartearen eskaerekin lerrokatzeko –jasangarritasuna, genero berdintasuna, euskara…–. 

Erronka polita. ;)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak