Kanpai hotsa entzuten dut urrutira, txorien kantu artean ezkutaturik, haizeak dakarren doinu goxoa barneraino sartzen ari zait.

San Martzialgo ermitatik datorrenaren susmoa dut, asteon izango ditugun jaien hasieraren testigu. 

Betidanik harritu nau egun bera ospatzeko ohituren ezberdintasun nabarmenak. Pentsa, Bergarako kanpai hots eta aurreskuak, eskopeta tiro bilakatzen direla Frantziako mugatik gertu, ezberdinak gero gure eta irundarren San Martzialak ezta.

Ezberdintasunek egiten baitute posible gure eguneroko bizitza, pentsamendu eta izaera anitzek ahalbidetzen dute elkarbizitza; nor berak berea defendatzea bazelakorik ez da, zure ideia eta argudioez baliatu, pentsatzen duzula erakutsi, existitzen zaren seinale –isilik geratu beharreko uneak ere badaudela ahaztu gabe.

Oso ezberdinak dira ere gutariko askoren iritzia monarkiaren gainean, gorriaren kanporaketaz hartutako poztasuna edota erabakitzeko eskubidearen aldeko giza kateak sorrarazitako ilusioa. Ezberdinak baikara denok, harrotasunez esanda, ez baitzen posible izango garen bezalakoak izatea horrelakoak izan gabe. 

Ezberdinak izango gara bai, baina bati baino gehiagori gustatuko litzaioke gu bezalakoa izatea, igandekoa bezalako egun batez disfrutatzeko. Gora San Martzial!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak