"25 urte: zorionak!"

Herrian urteko hitzordu bilakatu den Aratusteetako kontzertuak...

... bazuen are garrantzitsuago izateko arrazoirik, 25 urte baitziren udaletxeko pleno aretoan lehenbizikoz egin zenetik. Nola imajinatuko zuten Alfredok eta konpainiak pantera hark gaur egungo ikuskizunera eramango gintuenik.

Erronka handia egindako ibilbidea kontzertu batean biltzea, 25 urteri musika eta antzezlana jarriz; obrak elkartu eta gidoiak prestatu ikuslearentzat istorio ulergarri bat asmatzeko. Mexiko, Suedia, Venezia, Andaluzia, Amerika... eta itsasoan barrena pirata artean ere ibili ginen bidaia magikoan.

Eskerrak eman udal musika banda eta orkestra sinfonikoko musikariei, Debako Biraka dantza taldekoei, Josu Mugika eta Mirian Merino dantzariei eta Aritzeta abesbatzari. Manu, Mikel, Olatz, Sara, June, Olatz eta Mariñe aktoreei eta antzerki konpainiako Igor, Iosu, Maria Eugenia, Julen, Luisfe, M. Carmen, Juanjo, Martin, Guti, Felix eta gazteen taldeari.

Amaierako ikusleen txalo eta oihuek bidaia magikoa borobildu zuten. Baina hau dena ez zen posible izango Alfredo Gonzalezen pazientzia eta musika, Manu Diazen gidoi eta Jabi Burgosen zuzendaritza gabe. Eskerrik asko, eta zorionak, hiruroi.

Esaten zuten bai, "Que no se os olvide, Bergara se escribe con B… de Broadway".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak