San Fermin jaiak bete-betean ditugu. Hurrengo ostegunera arte luzatuko diren festak fenomeno kultural bilakatu dira.

Munduko txoko guztietako jendea Iruñeko kaleetan pilatzen da astebeteko giro paregabean, gutako askok bizi izan dugun bezala.

Baina kuriosoa egiten zait festa hauetako hitzordu garrantzitsuenetako bat, oraindik ere, arratsaldero egoten diren zezenketak izatea. Ohiturarengatik joaten ohi da jendea. Tradizioagatik. Urtean zehar ikusten ez duten jendea ikusteko momentua dela diote batzuek. Gehienetan zezen-plazaren erdigunean gertatzen denaz jabetu ere egiten ez direla diote. Erdigunera bizkarra emanez esertzen direnak ere ikusten dira. Baina, hala ere, 50 euro inguru ordaintzen dituzte sarrera merke baten truke. Aukera merkexeagoak bururatzen zaizkit niri gutxi ikusten ditudan lagunekin elkartzeko, baina tira.

Zezenketen kontra dagoen jendea ingurura gerturatu ere ez da egiten. Zentzuzkoa. Bitartean, zezenketen alde dagoen jendeak aspalditik izango ditu sarrerak erosita. Zentzuzkoa, baita ere. Ez nator bat pentsamendu honekin, baina ulertu nezake beraien postura.

Baina zer gertatzen da gainerako jende horrekin? Argi dago beraien barne gatazkek tradizioa ideologiaren gainetik jartzera daramatzatela. Zentzuzkoa?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak