Ni, Jaione, bigarren belaunaldiko etorkina naiz. Nire gurasoak Avilan eta Caceresen jaio ziren. Nire ama hizkuntza gaztelania da.

Urte asko eman ditut nire abizenez lotsatzen, nire sustraiak ezkutatzen; izan ere, nik ez ditut zortzi abizen euskaldun; hobe esanda, bakar bat ere ez dut. 

Txikitan bi taldetan banatu gintuzten ikastolan: etorkinen seme-alabak, batetik, eta bertakoak, bestetik. Nire lagunek euskaraz hitz egiten zuten beraien etxeetan. Nik ahizpa zaharrenarekin egiten nuen soilik; askotan, gurasoak ez jabetzeko txutxu-mutxuak izaten ziren. Zailtasun handiagoak izan ditut euskararen erabilera egokia ikasten. Ergatiboa, Nor-Nori-Nork…

Txikikeriak diruditen arren, buruhausteak sortzen zizkidaten; sortzen zizkidaten, bai. Urteak pasa dira, eta, oraindik, uste baino euskaldun zahar gehiagok gurasoei harridura aurpegiarekin begiratzen diete alabek euskaraz ikasi eta lan egiten dutela esatean.

Eskerrak eman beharrean nago, eta ez, ordea, lotsatzera behartua. Gurasoek beraien garaian bizitza hobe baten bila Euskal Herrira etorri eta beraien alabak herrialde honetan sustraitzen lagatzeagatik. Mila esker!

Nahiz eta gurea zona euskalduna izan, gurasoen indarragatik eta ahaleginagatik izango ez balitz, ni ez nintzateke orain artikulu hau euskaraz idazten ariko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak