Berezkotik gutxi

Erabiltzailearen aurpegia Jon Berezibar 2016ko mai. 28a, 00:00

Unibertsitatean informatikari zereginetan dabilen lagun batek natibo digitalez hitz egitean barre egin zidan orain hurrengoan.

Hilabete gutxiko iloba, besoetan nuela, eskuan nuen mugikorreko pantailara atzamarra luzatu eta pantaila pasatzen hasi zitzaidala azaldu nien lagunei; txundituta nengoela. Bera "are txundituago" zegoela erantzun zidan, urtero-urtero fakultatean hasten diren 18 urteko gaztetxo berez-berezko digitalekin.

Urterik urte, geroago eta handiagoa ei da lagunari bulegoan pilatzen zaion ordenagailu hondatu eta birusez jositakoen tontorra; sarean infektatutakoak guztiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak